banner 3

ZER DA PRESTGAUDE?

Erakunde eta pertsona askok helarazi digutenez, ekintza zehatz, programa eta inbertsio ekonomikoaz gain, beharrezkoa da Bizkaiko gizartearen artean kontzientziazio eta sentsibilizazio lana egitea.  Asmo horrekin sortu zen 2016. urtean #PrestGaude izeneko ekimen hau.

Errefuxiatuen krisi humanitarioa eta migrazioen errealitate berriak ikusirik, Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegu, Gizarteratze eta Berdintasun Sailak sentsibilizazioaren gaineko partaidetzazko espazio bat sustatu nahi du. Gure lurraldera iristen diren pertsona horiekiko elkartasuna eta konpromisoa erakusteko espazioa da hau, eta orain haiena ere bada.