Bizikidetzarako Errezetak ekimenarekin, errefuxiatuak Bizkaira iristen direnean nola hartzen eta gizarteratzen diren ikusiko dugu.
Pertsona migratzaileei edo errefuxiatuei buruz hitz egiten dugunean, gizarteratzeko prozesua bizilagunen bitartez burutuko da ondoen, komunitate-ingurune gertukoenean, alegia. Horregatik, funtsezkoa da harrera eta gizarteratze prozesu hori egin behar dutenak kontzientziatzea, hau da, kanpotik datozen pertsona horiek behar bezala ulertzea: haien arrazoiak, beharrak, aldeak edo ekarpenak.