GOIHABE

NAZIOARTEKO BABESAREN ESKATZAILE ETA ONURADUN DIREN PERTSONAK GIZARTERATZEKO BEHARRIZAN EZOHIKO ETA PREMIAZKOARI ERANTZUTEA

Urtean 118 errefuxiatu artatu dira Aldundiko Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko Foru Sailak gure lurraldera «gerratik, goseteetatik, miseriatik eta heriotzatik» ihesi datozen pertsonen abegirako abiarazitako Goihabe programaren barruan.

Programan aurreikusitako esku-hartzeak errefuxiatu guztiei zabaldu zaizkie, Sirian eta inguruko beste zenbait herrialdetan bizi duten krisi humanitariotik datozkigunei mugetan oztopo gero eta handiagoak jartzen zaizkiela-eta.

Goihabe programarekin batera, hura osatzearren, aurrera jarraitu dute errefuxiatuen jatorrizko herrialdeetan egin ohi diren garapenerako lankidetzarako jarduerek.

Bere helburua errefuxiatuen arreta integrala lortzea dela, eta azaldu du askotariko prozesuak eta esku-hartzeak antolatu dituela Goihabek, zenbait erakunderekin batera (Gurutze Gorria, CEAR-Euskadi, Caritas eta Ellacuria fundazioa): etxebizitzari eta arlo ekonomikoari zein hezkuntzari, gizarteari eta lanari lotutako prozesu eta esku-hartzeak izan dira.

Urtean, Goihabek 20 nazionalitateko 118 errefuxiaturen beharrei erantzun die; artatuak herrialde hauetakoak izan dira: Kongoa, Ukraina, El Salvador, Afganistan, Palestina, Honduras, Kolonbia, Gambia, Mexiko, Nigeria, Egipto, Aljeria, Venezuela, Iran, Somalia, Ginea Konakry, Siria eta Argentina.

Hain zuzen ere 240.000 euro inbertitu dira programa horretan, honako hauek egiteko:

  1. Gizarte- eta hezkuntza-arloko, arlo psikosozialeko eta arlo afektibo-emozionaleko esku-hartzea.
  2. Informazioa eta orientazioa.
  3. Laguntza soziolinguistikoa (hizkuntza, itzulpena eta interpretazioa): gaztelania ikasteko errefortzua eta dokumentazioa itzultzeko laguntza.
  4. Harrera-gizartearen berezko trebetasun sozialetan lagundu eta prestatzea.
  5. Egoitza-laguntza eta irauteko premiei erantzuteko laguntza (elikadura, arropa eta etxebizitza), hainbat tresnaren bidez.
  6. Gizartea sentsibilizatzeko jarduerak.
  7. Bitartekotza, bitartekaritza eta sentsibilizazioa.
  8. Etxebizitza: familietan eta/edo komunitate erlijiosoetan aldi baterako harrera egiteko kudeaketa egitea eta laguntza ematea.
  9. Prestazio ekonomikoak:
    • - Oinarrizko laguntza ekonomikoa (bizitzeko behar den gutxieneko zenbatekoa; ezin izango du gainditu Bizkaiko Lurralde Historikoko gizarte-inklusiorako laguntza berezietarako ezarritakoa).
    • - Oinarrizko prestazio ekonomikoa, bizitzeko beharrezkoa denerako, baina integrazio-programa edo ibilbide bati lotuta.

Gainera, 254 pertsona artatu dira gizarteratu eta laneratzeko orientazioa emateko jarduketetan: gizarteratu eta laneratzeko prestakuntza eta birziklatzea, homologazioak eta gaikuntzak, laguntza juridikoa ematea eta mediku forentseen laguntza sustatu eta bilatzea, Istanbuleko Protokoloaren arabera tortura izan daitezkeen kasuak ebaluatzeko.

Goihabe programaren barruan egindako esku-hartze integralari GGKEen bidez larrialdiko eta ekintza humanitarioko proiektuetan zein lankidetza-proiektuetan finantzatutako lana batu behar zaio; izan ere, 2015. eta 2016. urteetan milioi eta erdi euro erabili dira horretarako (1.638.805,2 €).